BETAKU

by ekhine legorburu

EKHINE 3

Kaixo, Hola, Hello, Ciao, Salut, Yassou, Hallo, Hej, Ni hao, Konnichiwa, Namaste, Jambo!

Ekhine naiz, 22 urte, lezotarra, diseinatzaile grafikoa, ikus-entzunezkoen ekoizlea, ugaztun orojalea, frikia… eta mutur aurrean duzuna nire portfolioa da.

Nerabezaroan diseinu grafikoari buruz ikasi nahi nuela pentsatu nuen behin, baina nire zalantzaz betetako izakera dela eta, zuzenean hasi beharrean, zeharka eta Europatik bidaiatu ondoren murgildu nintzen mundu zoragarri horretan.

Nire ustez diseinua DOTOREA, KOMUNIKAZIOA, DIBERTIGARRIA, KOLORETSUA, ALDREBESA, IRAULTZAILEA, KLASIKOA, GOXOA, GARRATZA, PASIOA, BIZITZA da

Sortzaileok badakigu gure irudimena diseinua ekoiztera bideratzen, eta sortzaile nahiz diseinatzaile gisa, nire helburu nagusia zure ideiak bideratzea da. Zuk irudikatutakoa gainontzekoei ikustarazi eta sentiarazten laguntzea, komunikatzeko sortzea, alegia.

NIri buruz gehiago jakin nahi?